XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LANAREN GAINEANProblema baten ebazpena bide egokia da definizioren bat, lege, propietate edo eredu teorikoren bat argitzeko. Honekin batera, Kimikaren oinarrian ongi ulertzen badira, ez da zailtasun berezirik egongo problemen ebazpena egiteko orduan. Horregatik, zeharo konbentzituta gaude ezen oinarrien ulermena eta problemen ebazpena aktibitate osagarriak direla.
Lan hau idazterakoan geure buruari jarritako helburu nagusia zera izan da, UBI, LOGSE eta IEEko ikasleei lanabes lagungarria eskaintzea, eta halaber erabilgarria Kimikaren ikaste-prozesuaren zehar, eta, noski, azken ikasturteak eta Sarrera-Probak gainditzen laguntzea.
Agertzen diren kuestioak eta problemak UPV-Euskal Herriko Unibertsitateko Sarrera-Probetan (Selektibitatean) proposatutakoak dira, jatorri desberdinen aukeren arabera. Ariketa desberdinen enuntziatuak proposatu ziren hitzetan eta proposatu ziren bezala mantendu egin dira.
Azken kapituluan zailtasun-maila beretsuko eta formatu berdineko zenbait ariketa sartu dira, aurreko urteetan proposatu ez direnak, gai desberdinak osatzeko eta aberasteko asmoz.
Maila honetako Kimikaren formulismo matematikoak ez du zailtasun handiegirik, eta, gomendatzen diren zuzenketa-irizpideetan isladatzen den moduan, ez lirateke jarri beharko kontzeptu kimikoen erabilera zuzenaren gainetik (lortzen diren emaitzak argiro koherentzia gabekoak ez diren artean, noski).
Egileek arrazonamendu kimikoa egiterakoan
Problemak zehaztasunez ebatzi dira, aurki zitezkeen zailtasunak argituz, eta hizkera kolokiala eta intuitiboa erabiliz, baina zera adierazi nahi dugu, liburu ona ere ez da gai irakaslea ordezkatzeko, eta horregatik irakasleari bere ikasleekin duen eguneroko zereginetan askatasun-margina zabala uzten diogu aurkezpen, metodologia, alternatibak edo eta atal desberdinen arteko konexioetan.
Zentzu honetan, eta Lord Kelvin parafraseatuz,